SARRERA

Esan bezala, gure asmoa Gasteizko haurrek Euskal pilota ezagutzeko topaketa bat egitea da eta honekin batera, beraien harremanak estutzea. Topaketa honetara etortzeko ez da beharrezkoa Euskal pilotaren ezagutzarik izatea; izan ere, saioan zehar ez ditugu jakintza handiko ariketak egingo , baizik eta pilotarekiko lehenengo kontaktua bultzatuz, momentu oro haurrek ondo pasatzea izango da helburua.



Hona hemen pilota desberdinak, baita jokalari federatu zein profesionalek pilotan jarduteko erabiltzen duten material berezia ere: "takoak".

Gaur egun Euskal pilota ez da beste kirol asko adina praktikatzen. Hau aldatzen saiatzeko, umeei kirol hau aurkezteko aukera bikaina iruditzen zaigu topaketa hau egitea eta ariketa dibertigarrien bitartez, haurrei pilota praktikatzeko gogoa edo interesa piztuaraztea.


Gure plana, arratsalde osoa igarotzea da. Hasteko, ezagutza jolasak egingo ditugu umeak beraien artean ezagutzeko. Ondoren, hainbat ariketa ezberdin beroketa gisa sarrera emango diotenak gure saioko atal nagusiari. Saioa bukatzean “merendola” antzeko bat egingo dugu topaketari amaiera emanez.