ELKARRIZKETA


Gaur egungo elkarrizketan pilotari ohia eta pilotazale sutsua den Aitor Errarterekin berba
egingo dugu, gainera gu bezala Gasteizeko Ivef fakultateko ikaslea baita ere, eta besterik
gabe bere esperientzia pilotan nolakoa izan den, guk antolatutako topaketari buruz eta
pilotaz gehiago jakiteko prestatu dugu elkarrizketa hau.


  1. Noiztik praktikatzen duzu Esku Pilota?
Esku pilota bost urte nituenetik praktikatzen dut. Are gehiago, praktikatzen hasi nintzen lehenengo kirola izan zen.


  1. Beste kirolenbat pratikatzen zenuen hasieran? Zerk edo nork bultzatu zizun praktikatzera?
Esku pilota nire lehengo kirola izan arren, zortzi urte nituenean futbola praktikatzera animatu nintzen.
Futbolean bi urte iraun nuen eta berriz esku pilotara itzultzea erabaki nuen. Esku pilota nire lagunengatik
hasi nintzen praktikatzen, zeren eta ikastolako taldean apuntatuta zeuden, beraz, nire gurasoak ni apuntatu ninduten.

  1. Ze modalitate praktikatzen duzu? Txikitatik modalitate hori praktikan jarri duzu?
Betidanik eskuko modalitateak gustuko izan ditut. Pala denbora laburrez praktikatu nuen baina oso trebea ez
nintzenez, alde batera utzi nuen. Beraz, esan genezake eskuz jokatzen diren modalitateak bakarrik praktikatu ditudala.


  1. Beste modalitate bat praktikatzeko aukera izango bazenu, zein izango zen?
Nahiz eta beste modalitateetan oso trebea ez izan, larruzko paleta probatzea gustatuko litzaidake, betidanik oso
modalitate dinamiko eta dibertigarria iruditu zaidalako. Lagunekin askotan joaten naiz Gasteizeko frontoira jolastera,
eta modalitate hau praktikatzen dugun bakoitzean primeran pasatzen dudala aitortu behar dut.


  1. Momentu garrantzitsu edo berezirenbat?
Momentu bereziren bat? Benjamina nintzela, Arabako txapelketaren finalera iritsi nintzenean izan zen. Momentu horretan
pentsatzen dudan bakoitzean izugarrizko oroipen politak izan ohi ditut.


  1. Aldatuko zenuke momentu bat?
Egia esanda momentu politak bakarrik bizi ditut esku pilotan, zorte ona izan dudala uste dut, honi buruz kirolari batekin hitz
egiten dudan bakoitzean hori esaten dit behintzat, momentu txarrak ez edukitzea oso arraroa delako.


  1. Zer da Esku Pilotatik gehien gustatzen zaizuna? Eta gutxiena?
Gehien gustatzen zaidana… Euskal Herrian bakarrik praktikatzen den kirol bat izateagatik oso herrikoia dela uste dut.
Hori esker kirolari guztiok ezagutzen gara eta gure artean giroa oso polita dela nabaritzen da. Familia handi bat bezala garela
ohartu naiz dagoeneko. Gutxien gustatzen zaidana, gehienez taldekide bat soilik edukitzeko aukera izatea da. Agian, denborak
aurrera egin ahala kide desberdinak dituzu, eta horren aurrean futbola, sakibaloia.. edo halako taldeko kirolek inbidia ematen didate.

  1. Hori aldatzeko konponbide bat?
Hori aldatzeko konponbide zuzen bat ez dago zoritxarrez, horrela izan baita betidanik, eta bere barne logikak hori aldatzeko posibilitateak
ez du ematen. Baina adibidez, herri batzuen arteko txapelketak egiten dira, non kategorien arteko elkarteak egiten diren talde bat sortuz.
Talde horien arteko partiduak egiten dira eta haien artean txapelketa desberdin bat egiten dute. Estilo hori gustatzen zait, talde lana
modu desberdin batean sustatzen delako.


  1. Euskal Herrian praktikatzen den kirola izanda, federatuen kopurua nahiko txikia da, zer pentsatzen duzu horri buruz?
Bueno bai, nahiz eta hemengo kirola izan federatu fitxa gutxi daude, eta oraindik gutxiago hemen, Araban. Bihozmina sortzen dit gure kirolak
arrakasta handia ez izateak, baina praktikatzen dugun kirolariok oso gustora gaudela esango nuke, gainera gauden partaideekin txapelketa politak eratzeko
aukera baitaukagu, beraz ez dut alderdi negatibo bat bezala ikusten.


  1. Zer egingo zenuke partaidetza igotzeko?
Partaidetza igotzeko, nire ustez txikitatik heziketa fisikoan irakastea izango litzateke gakoa. Txikitatik kirola honen historia eta izan duen garrantzia
azalduta, kirolean hazkunde nabaria egongo litzateke. Baina, horretarako, formatzen ari diren irakasleek ulertu beharko lukete hau dena. Nahiz eta
saila izan, zeren eta futbolaren, saskibaloiko… itzalak ditugu gure gizartean, eta haiekin lehiaketa egitea ia ezinezkoa dela uste dut.


  1. Hori esanda, esku pilota heziketa fisikoa ematen dela badakigu. Zure ustez ondo emanda dago?
Nire kasuan adibidez, ikastolan bakarrik teorikoki lantzen genuen, bere historia eta abar azaltzen ziguten eta azkenean azterketa teoriko bat egin
genuen. Nik faltan bota nuen baita ere praktikoki zerbaitr ematea. Egia esanda ez dakit beste ikastoletan nola ematen den, baina entzun dudanez
emateko era ez da egokiena.


  1. Seniorren eta beste kategorien konpetizioa alderatu. Erabiltzen diren formatuak hobetzeko aldaketaren bat egingo zenuke?
Bueno ba oso desberdina da maila arabar, adibidez seniorren partiduak 22-ra dira eta hori ume batek aguantatzea nahiko zaila da.
Baita ere txikietako mailetan adibidez sakatzaileak aldatzen dira, hau da, ez du sakea egiten azkenengo tanto irabazten duenak, galtzaileak baizik.
Horrelako aldaketak inklusiorako komenigarriak dira. Baita ere aldaketa nabarmena dago materialan, pilotetan adibidez, seniorren pilotak askoz
gogorragoak, pisutsuak... dira umeenenak baino.



  1. Zein iruditzen zaizu dela pilotako alderdirik gogorrena? Bai animikoki, baita teknikoki ere?
Fisikoki alderdirik gogorrena, eskuetako mina dela esango nuke, adibidez, hainbar lagun ditut zeinek pilota utzi behar izan dute, zeren eta pilotak
kolpeatzean eskuetan lesionatzen ziren askotan. Teknikoki adibidez, txikitatik hasten ez direnak arazo ugari dituzte ikasteko, ez da nire kasua, eskerrak...

Aitor Errarte. Pilotari ohia, eskuz banaka Arabako txapeldun benjamin mailan. Gasteiz, 2017-11-19.