AURKEZPENA


Kaixo guztioi! Gu Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Zientzietan matrikulatutako 4 ikasleko talde bat gara.
Gasteizko haurrek Euskal Pilota hobeto ezagutzeko eta praktikatzeko prestatu dugun topaketa aurkeztu
nahi dizuegu blog honen bitartez.

Gure asmoa, Gasteizeko haurrek arratsalde on bat igarotzea da. Garbi dago helburu nagusia haurrek ondo pasatzea
izango dela, baina horretarako topaketak euren arteko elkarrekintza bilatuko du. Gainera, nola ez, pilotarekiko
lehenengo kontaktua eta pilotarekin praktikatzea ere bilatuko da.



Hainbat haur, Euskal pilotako binakako partida batean jolasean.


Gure saioa ahalik eta inklusiboena izaten saiatuko gara. Baina urritasun funtzionalak dituzten haur guztiek
ezin izango dute parte hartu, eta parte-hartzaileen artean, urritasunaren arabera izango duten eginkizuna desberdina
izango da. Dena den, jolas eta ekintza guztiak egoera horietara egokituko ditugu. Inklusibitatea bermatzeko pauta batzuk segitu ditugu gure
ariketen sorkuntzan : https://aitzol106.wixsite.com/pautak

Hau esanda, hemen utziko dizuegu gure topaketaren proposamena. Dudaren bat izanez gero, utzi diezaguzu ohar bat.